Hiriko turismoa indartzeko plan bat eskatu du Donostia Turismoak
Donostiako turismoa errentagarriagoa izateko modua azalduko du txostenak.
Donostia Turismoak hiriko turismoa indarberritzeko txosten bat egiteko eskatu du, eta lehiaketa irabazi ostean TEA-Cegos Consultur enpresak egingo du. Donostia Ekin planak egungo hiriaren eskaintza, merkatuan aurrera egiteko bidea eta turistak erakartzeko egiten den eskaintza errentagarriagoa izateko modua bilduko ditu.
Turista gehiago erakartzeko, hauek gastatzen duten diru kopuruak gora egiteko, turisten igoera homogeneoa izateko eta bisitariak urte guztian zehar etortzeko egingo dute plana. Lau hilabetetan idatziko dute txostena, eta 2008 eta 2011 artean bideratuko dute.
- Trucos de seducción Noticias de Gipuzkoa
- Un plan determinará cómo hacer más rentable la apuesta turística de la ciudad El Diario Vasco

