Ostalarientzako menu bilduma
Atal honetan Donostiako taberna eta jatetxeen euskarazko menuak eta kartak ari gara biltzen, batetik haien berri emateko, eta bestetik edonork bereak osatzeko eredu gisa erabil ditzan.
Zeuk ere parte har dezakezu ekimen honetan. Bi modu daude horretarako bidali zure euskarazko menua helbide honetara: udala_euskara@donostia.org. Edo deitu Donostiako Euskararen Udal Patronatura (943 48 37 50) eta hurbilduko gara zure establezimendura eta geuk jasoko dugu.
Gogorarazi nahi dizuegu patronatuak menuak eta kartak zuzentzeko edo euskaratzeko zerbitzua eskaintzen diela Donostiako ostalariei.

