Nik & Comercio, Donostiako hiri-merkataritza indartzeko kanpaina
SShops Donostia plataformak, hiriko hainbat erakunde publiko eta pribaturen laguntzarekin antolatu du kanpaina hiriko eguneroko bizitzan merkataritzak duen garrantziari balio handiagoa emateko xedez.
Kanpainak azaroaren 19tik abenduaren 21era iraungo du, eta denbora-tarte horretan, parte hartzen duten 271 saltokiek zuzeneko 30.698 sari banatuko dituzte saltoki horietan erosketak egiten dituzten donostiar eta bisitari guztien artean.
Kanpainan parte hartzen duten saltokiak kartel batekin identifikatuta egongo dira, honako eslogan honekin: “NIK & COMERCIO”.
Saltoki bakoitzak 113 sari banatuko ditu bezeroen artean, zuzeneko sariak dituzten “ireki eta irabazi” tiketen sistemaren bitartez: deskontu-txartelak erosketetan, opari-txekeak eta zuzeneko sariak.
Bestalde, 2.832 sari eman dituzte erakunde laguntzaileek, esate baterako honako hauek: Lagunaro CG, Aquarium, Victoria Eugenia, Donostia Kultura, Donostia Kirolak, Eureka eta Movistar, eta, nagusiki, gure hiriko instalazioetara eta Donostian abendutik martxora bitarte egingo diren kirol- nahiz -kultura ikuskizunetara joateko sarrerak dira sari horiek.

