ongietorri
Euskara balio erantsia da zure negozioarentzat
Euskararen erabilerak saltokietan eskaintzen den zerbitzua aberastu egiten du kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzeaz gain.
Izan ere, 118.000 donostiar euskaldunak edo ia euskaldunak izanik, biztanleria osoaren bi herenak, euskararen erabilera aintzat har dezakete enpresa batek eskaintzen dien zerbitzuaren kalitatea baloratzerakoan.
Bezero euskaldunei zerbitzua euskaraz eskainiz zerbitzu hobea eskaintzen ari zara.
Kalitatezko zerbitzu elebiduna emateko ondokoak izan beharko dituzu kontuan, besteak beste:
- Errotuluak (establezimenduz kanpo zein barrukoak)
- Ordutegi txartelak
- Produktu eta zerbitzuen izenak
- Prezioak
- Bisita txartelak
- Poltsetako errotulazioa (izenak, helbidea...)
- Laneko idatzi orriak
- Web orrialdea
Euskararen Udal Patronatuak hauek euskaratzen edo zuzentzen lagunduko dizu eta zure zerbitzua hobetuko duzu.
Euskaraz iragarri... Igarriko duzu!
Zure bezeroak eskertuko dizu
Zerbitzuak eta dirulaguntzak
Euskararen Udal Patronatuak, Donostiako zerbitzu establezimenduei euskara erabiltzeko erraztasunak eman nahian, honako zerbitzu eta dirulaguntzak eskaintzen ditu:
- 1 Kanpoko errotulaziorako dirulaguntzak
-
- Ele bietan: kostuaren %15eko dirulaguntza (gehienez 240€)
- Euskaraz: kostuaren % 30eko dirulaguntza (gehienez 450€)
- 2 Euskara ikasteko dirulaguntzak
- Euskara ikasteko edo alfabetatzeko dirulaguntzak eskaintzen ditu Euskararen Udal Patronatuak hirian erroldatuta egon edo bertan lanean ari diren 16 urtetik gorakoei.
- 3 Merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaro praktikoak
-
- Euskara ikasten lehen urratsak ematen hasi nahi dutenentzat 60 orduko moduluak: Dendaketan I eta Ostalaritzan I. Horien jarraipena egiteko aukerarekin.
- Laneko idatzi laburrak (faxa, e-maila...) sortzen ikasteko 25na orduko moduluak: Laneko idazkiak I eta II.
- 4 Jendaurrerako testuen itzulpen eta zuzenketa dohainik
-
- Testu laburren euskarazko itzulpena (menuak, ordutegi-txartelak, iragarkiak,...)
- Euskaraz idatzitako testu luzeagoen zuzenketa (gutunak, aurkezpenak, jakinarazpenak,...)
- Zerbitzu hau eskaintzean merkataritza-ostalaritzako establezimenduen eskaerek lehentasuna izango dute. Hau dela eta Euskararen Udal Patronatuak, sortzen zaion lan-bolumenaren arabera eskaerak banan bana aztertuko ditu.
- 5 Merkatari.net atarian euskara erabiltzeko hizkuntza lanabesak eta informazio erabilgarria aurkituko dituzu
-
- Kanpo-errotulaziorako kartel ereduak: zure errotulazioa ele bietan izan dezazun.
- Gremioetako hiztegia.
- Lanerako idazkiak: zure laneko idatzi laburrak euskaraz sor ditzazun.
- Hiztegien kontsulta.
Zerbitzu edo dirulaguntza hauen eskaera egin nahi izatekotan, edo informazio osagarria nahi baduzu, helbide, webgune edo telefono hauen bidez EUSKARAREN UDAL PATRONATURA jo dezakezu.
Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia
Tel. 943483750. Faxa: 943483765
E-mail: udala_euskara@donostia.org
www.merkatari.net

