Orioko Udalak herritarrek ogia euskaraz eska dezaten kartelak kaleratu ditu
Hainbat ogi motaren izenak agertzen dira karteletan.
Orioko Udaleko Euskara batzordea herritarrek ogia euskaraz eska dezaten bultzatzeko kartelak banatzen ari da Merkataritza Euskaraz kanpainaren barruan. Kartelotan ogien izenak euskaraz nola erabiltzen diren agertzen da.
Herriko okindegi guztiei doan emango dizkie kartelak. Ogi saltzaileek beraiek erabakiko dute zein neurritako kartela egokitzen den hobekien beraien saltokietara, poster neurrikoak eta txikiagoak baitaude.
Merkataritza Euskaraz kanpainarekin jarraitzeko, fruta-dendetan eta arrandegietan laster jarriko dituzte mota bereko kartelak.
- Bizilagunek ogia euskaraz eska dezaten bultzatzeko kartelak kaleratu ditu Oriok Noticias de Gipuzkoa

