Hemen zaude: Hasiera Ostalaritza Errezetak Arkumearen gibel-arraiak

Arkumearen gibel-arraiak

Etxekoandre bat, Argia, 1921

Ebaki itzazue zati handitan arkumearen gibel-arraiak eta koipetan horitu.

Aurretik txiki-txikitu, xehetu, eta erregosi behar dituzue tipula, perresila, batzuria eta tomate piska bat; baita ere txikitu itzazue arkumearen gibel-arrai horituak eta hau dena arraultz batez nahastu ezazue.

Nahaspila hori bare-sarean jarri eta hari batez lotu.

Biribil hori irin tartean igaro edo pasatu eta koipetan gorritu ezazue. Sartagi horretan bertan horitu behar da tipula, irin piska bat, tomatea eta ardo txuri ttantta bat, erantsi iezazkiozu salda piska bat, eta ondo egina dagoenean, bahean igaro edo pasatu.

Eta salda hori biribil gainera bota, ordu erdian sutan eduki, eta bero-bero mahaira eraman.