Bakailaioa saltsan
Eskualdun Koxinera, 1864
Gatz-gabe zazu ongi eta
egosaraz. Emazu kasola batian burra puxka bat eta, urthu denian, emaiten duzu
ahur bat tipula ongi xehatuak, uzten tuzu gorritzerat; athera zazu kasola sutik
eta emozu kullera on bat irin; busti zazu emeki emeki higituz makallaua egosi
duzun ur harekin, utz zazu irakitzerat. Biper beltxa, baratxuria eta perrexil
xehatua. Saltsa egin denean, berexten tuzu makallauaren hexurrak, eta emaiten
barnerat gostuaren hartzeko. Manera hori exzelenta da pastiz fuilletatuendako.

