Krema zuria
Eskualdun Kozinera, 1864
Egosarazten tuzu hirur taza esne
banilla puxka batekin, eta sukratzen duzu. Yo zaitzu sei arroltze xuringo
elhurra bezala egin arte, zure esnia epheldu denian, ixurtzen duzu emeki emeki
zure xuringoen gainerat bethi itzuliz. Emazu suaren gainean eta egos zazu bethi
itzuliz.

