Hemen zaude: Hasiera Ostalaritza Errezetak Kuia zopa

Kuia zopa

Eskualdun Cocinera, 1864

Pikha zazu khuia puxkaka, eta ezarrazu eltze batean edo marmita batean urarekin. Irakinarazazu bi oren, khuia lehertu artio eta ura irets artio; emozkotzu gatza eta burra puxka bat; eginarazkotzu oraino zonbait irakin, gero egosarazten duzu taza bat esne eta sukratzen; ixurazu zure esnea khuiaren gainera; arraniazazu ogi xerrakatua supier batean: ogia bustitzen duzu zure khuia saldaz, estalazu, eta ezar hauts bero puxka baten gainean oren laurden bat, ogia trenpa dadin, bainan irakin gabe; zerbitzatzeko mementoan ezarrazu gainerako salda ongi berorik.