Usted está aquí: Inicio Ostalaritza Errezetak Lursagar edo patatak ilarrarekin

Lursagar edo patatak ilarrarekin

Mari Xukalde. Argia, 1928

Kaxuelan olio puxka bat jarri baratzuri atal batekin, eta hau gorritzen danean atera. Aldez aurretik ondo xehetutako tipula (ugari xamar) olio berotan bota, eta hura ez gorritu bai gorritu egiten denean txukun ebakitako patatak ilarrarekin batean tipularekin pixka batean egiten eduki. Horrela, puntua ondo hartzen zaionean, irakiten dagoen ura ondo samar bota, eta eztiro-eztiro egin artean eduki.