Zurruputuna
Mari Xukalde. Argia, 1928
Bakallo puska pare bat uretan ordu betean edo (ez gehiago) gezatzen euki. Handik aterata, zapi garbi batekin legortu eta su gaineko txapan erre. Azkenik, hezur guztiak ondo kendurik, izpi-izpi egin.
Kaxuela batean baratzuri atal batekin olioa ondo erre, eta olio hartan tipula xehetua ugari gorritu. Hau egiten denean bakallo izpitua eta ogia zopa egiteko eran ebakia, tipulatara bota eta berarekin pixka bat egiten eduki. Irakiten dagoen ura gainera bota, eta astiro eta goxo-goxo egiten utzi.
Zurruputunak ez du saldatsua atera behar, baizikan lodi-lodia.
