Usted está aquí: Inicio Ostalaritza Gastronomiaren entziklopedia txikia

A

A B D E F G H I J K L M N O P R S T U X Z

AFARI

afari(e)

Erabilkera: afaltze, afaldu, afalaurre, afalordu, afalondo, afaloste, afari-merienda.

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

apai, apaixe

Afaria. Ikus afai. “I jun aurretik, apai koxkor bat eiñ bearko diau ba”

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

afari arina

—Nik afari ariña egiten det beti. Bazkaldu, portitz-samar, baña afaldu —berriro diot— arin.

(Antonio Arrue. Egan 1969, 4-6)

afai-koxkor

“afari koxkor”. Afari pasara, afari arina. Jaki edo janari gutxirekin egindako afaria.

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

afai-lege

“afari legea”. Gauza gutxirekin egindako afaria; afaria, bereziki ez oso oparoa. Afari legia ingendun behintzat

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

afai-merienda

“afari-merienda”. “Afaria eta merienda” bi otorduak egin ordez, ilunabar aldera egiten den otordu bakarra. Behin baño geyotan afari-meriendakin pasaure.

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

afai-paxara

“afari-pasara”. Afaria, bereziki ez oso oparoa. Afai-paxarare inberko deu ba?

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

galafari

Galapari(e). Gari-ereitaroa bukatzean apari berezia.

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

sorgin-afari(e)

Gau beranduko afaria.

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

 

                                               Ezkon-afaria

 

AHI

ai

“ahi”. Esnea, irina ta azukrez egiten den jakia. Hainbat etxetan agabonetako jaki bihurtzen da. Aurtene Gabonetan inberkozu ba aya, attak gustoa jateu behintzat eta?

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

ai(e)

Esne ta ogi-iriñaz egiñiko zukua. Esaera: Aie janda sabela bero, zaldi zuriin (zurian) oera gero (aurrei loak moteltzean esan oi zitzaien).

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

aizko torradak

Aiz eginiko ore frijitua.

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

 

AHO

aho-xuri

Ura zan, ura, Zeru-Goieneko ao-xuriak asetzeko salda aberatsa!

(Pierre Lhande. Yolanda, 1921)

gustuaren eta zaporearen portalea

Emaztetako egiteko hunetan bere buruaz kontu ona eman nahi duenak, behar du ian-edanetik ere begiratu. Behar du neurriz iatera, edatera, eta gustuaren eta zaphorearen portalearen ahal bezanbat zerraturik edukitzera enseiatu. Sine Cerere et Bacho friget Venus, dio Terentziok. Ogirik eta arnorik ezten lekhuan, hotz da Venus: ezta han amurusiarik, eta ez emazte gutiziarik. Errana da, haragiaren plazera, amorio desordenatua, sua bezala dela; eta su haren egurrak ian-edanak direla. Edeki iatzotzu beraz egurrak, ian ezazu guti, eta edan gutiago, eta halatan, edo ezta sua pitztuko, edo pitztua fite iraungiko da.

(Piarres Axular. Gero, 1643)

 

                                               Hura zen bazkaria!

 

AHOKADA

aoka, aokaie

Ahoa  janariz beteta dagoenean.”Ixkutaizak aoka ori”

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

ahosabaiarentzat atsegin

Ezin liteke Madrid'en jan bixigua, Donostia'n bezala, kaleko iparsartalde-aizea ta urruti-antzeko olatu-ots-zantzua entzunaz. Ez eta Donostia'n gertutzen duten bezelako, ausapaiarentzat atsegin eta urdaillerako osasungarri dan bixigu presko, gozo, urridun eta itxas-kutsuarekikoa.

(Antonio Arrue. Egan, 1956, 5-6)

 

ALASA

alasa

Sukaldeko apala, platerak eta ontziak gordetzekoa.

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

 

ALBARDATU

alberdau

Albardatu

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

 

ALBERRETXIKO

alberretxiko, alberretxikue

Mertxika. Muxurkak baino handiagoa den fruta bat

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

arbeletxeko

(Labayru hiztegia)

 

ALMONDOGILA

almondogilla

“albondiga”. Haragi xehatuzko (pikatuzko) bola frijituak, gehienetan saltsan jaten dira.

Gaur afaltzeko ustet almondogillak dazkaula.

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

 

ALONDIGA

alondiga, alondigie

Biltegia, Batik bat ardoarena. “Erriko ardo lekue, alondigie, ta barrikak eote zin, andixek

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

 

AMANDA

amanda ezti

Egosaraz zaitzu bi taza esne, libera erdi bat amanda ezti xuritu eta ongi pilatuekin pilun batian.

(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

amanda khirets

Harzaitzu bi untza amanda ezti eta bat amanda khirets, xuritzen tuzu eta yoiten ongi pilun batean, eta ezditen itzul oliotara, emaiten duzu noizetik noizera sukre poxi bat.

(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

 

AMORTZU

amortzue, amortzu

Gosaria, “Goizero lkarrekin artze deu amortzue”

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

amortzau

Gosaldu. “Gaur goizin presaka ta amortzau gabe aldein diñat etxetik”

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

amoetzu(e)

 [Gosaria]. Amortzatze, amortzatu, amortzutan, amortzuik (amortzurik), amortzu aurre, gosari-txiki, amortzu ondo

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

 

AMUARRAIN

amorraiketara

Amorraiak, arrapatu ta andik ogei ta amasei ordu barru geienez jan beat dira. Gaiñerakoan, euskaldunon amoarrai-zaletasun au aspaldikoa da. Ez da oraingoxea euskal-kanta ura: "Goazen errekara —amorraiketara— gogoz afaltzeko gabean".

(Antonio Arrue. Egan, 1969, 4-6)

 

                                               Erretorearen amuarrainak

 

ANGULA

angula(k)

Ur-gaziko aingirakumak ur-gezatan jasoak.

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

 

ANTOSIN

antuxun

“antoisin”. Metalezko katillu kirtenduna, ura hartzeko edo erateko erabiltzen den horietakoa. Hartu antuxuna ta aurrea.

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

antuxun, antuxune.

Antosin, metalezko katilu kirtenduna “Artu mendireko antuxune motxilikin batea.

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

 

APAR

apar

“apar”. Likido baten gainaldean edo bere baitan gertatzen diren gas-burbuila (gehienetan aire burbuila) txikien multzoa. Zerbeza apar askokin atea dik.

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

apar(rra)

Esne-aparra (esne-gaiña), apartsu, aparjale

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

 

ARDI

ardiki

“ardiki”. Ardiaren okela. Txerrikik ta ardikik han konserbauko zian, gaur nebera ta kabatan gordetzen dian bezela.

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

arkume

“arkume”. Ardiaren umeak. Amaren esnea hartzen duen bitartean, hartzen duen izena.

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

 

                                               Arkumearen gibel-arraiak

                                               Bildots kosteletak

 

ARDO

ardo(a)

Erabilkera: ardo-beltz, ardo-gorri, ardo-txuri, ardo-goxo, ardo argie, ardo mea, ardo lodie, ardo-txurruta, ardo-gizon, ardozale, ardo saltzaille, ardangela, ardo usai, ardo mantxa, zaragi-ardo, zato-ardo, bota-ardo, botillardo, pitxarrardo, baso-ardo, baxo-erdi

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

ardo petillante

Ez dira auek guk asmatutako kontu berri batzuk. 1775'-garren urtean, Bowles ingelesak "Introducción a la Historia Natural y a la Geografía Física de España"-n zion, txakoliña, bear bezala landu ezkero, Champagne'koaren gisako ardo "petillante" bat izango litzakela.

(Antonio Arrue. Egan, 1955, 1-2)

ardangela

Emen bertan, Donostia'n, Mundaiz-ko jauregiko ardangelan, orain ogei ta amar-bat urteko txakoliñ-bonbilla ale batzuk gordetzen dira, gure iritzi au ontzat emango lituztekenak...

(Antonio Arrue. Egan, 1955, 1-2)

ardo arina

Dana dala, gure gaurko lan ontan txakoliñaz —eta txakoliñaz bakarrik— zertxobait mintzatzeko asmoa degu. Gauza ezaguna da erderazko iztegiek txakoliñari buruz diotena. Ardoa ariña, mikatza ta indarrik gabea dala, diote guziak.

(Antonio Arrue. Egan, 1955, 1-2)

ardo-zahato

“ardo-zahato”. Ardoa eramateko, gordetzeko eta bertatik zuzenean edateko larruzko ontzi-moduko txikia.

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

ardo-zopa(k)

Ardo epelean bustiriko ogi-zatiak.

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

ardan-zopak, ardo-zopak

“ardan zopak”. Ardotan bustitako ogi zati txikiak. Garai hartan ardan-zopak gustura jaten giñuzen.

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

bizi

“Baina, ardoa bizienetakoa izan ez arren, labeak hasi dira goritzen”

(Xabier Lizardi. Donapaleu’ra yoan-etorria, 1922)

garratz

“Guzia alderdi hartako ardoxka garratz batez bustia...”

(Xabier Lizardi. Donapaleu’ra yoan-etorria, 1922)

Irulegiko ardoa

Baño ardo egiazkoa ere, Euskalerri-barrunbean gertutzen da. Ta ugari ta ona gañera. Benaparroa'ko Irule-gi'koa —"mizpira bezain latza", Francis Jammes'en esakeraz izen aundikoa da.

(Antonio Arrue. Egan, 1955, 1-2)

ur bedeinkatua baino, ardo madarikatua nahiago

[Uts bedeinketube beño, ardo madariketube neyoo] Hobe ardoa, txarra bada ere, ur hoberena baino. "El agua para las ranas" gaztelaniaz esaten denaren parekoa.

(Jose Luis Erdozia. Sakana erdialdeko bitxikeriak: esaerak eta beste. Nafarroako Gobernua, Bierrik elkartea, 2003)

 

                                               Ardoak on egin

                                               Ardo beltz ongina

                                               Hauxe da ardoa

                                    Portugalete

                                               Topa baten ostean

ARRAIN

arraiki(e)

Bakaillao, xardiñak, atune, bixigu, legatz, angulak, eta abar

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

arranparrilla

Bixigua ere mota askotara gertu liteke, baña Gipuzkoa'n ezezik Euskalerri osoan ere arranparrillan erre ta olio-ozpiña-rekin edo limoi-zumuarekin jaten da ia beti.

(Antonio Arrue. Egan, 1956, 5-6)

 

                                               Domingo kanboarraren kantuak

 

ARRAILATU

arrailatu

Atxikitzen da egosten egun bat osoa; egosi ondoan bero beroa pelatzen edo xuritzen da, erditik arrailatzen da eta ezartzen kasolan egin duzun yusian.

(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

 

ARRALLATU

Arrallau, arrallaue

Ogia “Ogi arrallaue ekarri zu, kroketak preparatzeko”

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

 

ARRANIATU

arraniatu

Ixurazu zure esnea khuiaren gainera; arraniazazu ogi xerrakatua supier batean.

(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

 

ARRANTXO

arrantxua in

“arrantxoa egin”. Mokadutxo bat hartu; otorduetatik kanpo janaldi arin bat egin. Lan asko zeon harentzako moukua: ura ekarri, arrantxua in da holakuak.

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

 

ARRAUTZA

arrautza/tzea.

Erabilkera: arrautzak, arrautza-gorringoa, arrautza-zuringoa, arrautza-mintz, arrautza-kaskal, arrautza egosie, arrautza prejittue, arrautza-tortilla, arrautza lokea, arrautza ustela, arrautza saldea (txitorik gabea), oillo-arrautza, oillarran arrautzak (txitodunak), txori-arrautza, igel-arrautzak, amorrai-arrautzak, sugearrautzak, arrautza-ondokoa (oilloei kabian jarri oi zaieten buztin-errezkoa), eta abar

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

arrautza-tortilla/llea

Arrautzopilla, urdai-azpiko, lukainka, zizak eta abar nasian.

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

arrautzolioki.

“Lehenengo eltzekari saldatsu bat dakargute, barazki-puxka gozoez egina; gero izokia arrautzolioki edo maionesaz” (Lizardi)

(Xabier Lizardi. Donapaleu’ra yoan-etorria, 1922)

arrautze koxkau, arrautze koxkaue

Pitzatua, kolpea duen arraultza. “Diruik ez gaukegendunantzat arrautze koxkaoek izeten zin”

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

arrautze loka, arrautze lokie

Arrautza ustela.

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

arrautzak jo

Arroltze gorringoak yoiten dira sukriarekin noiz eta ere bertze presuna batek yoiten beititu xuringoak denbora berian.

(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

pikatxa

Arkume odolakin arrautz-opilla.

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

 

                                               Arrautzak tomatearekin

 

ARREGLATU

ensaladie arreglau

Atondu. « Jun ensaladie arreglatzen, laste apalduko deu ta »

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

 

ARROKA

Arroka/kea

Esne erremindua. Arrokatu, arroka usai, arroka gusto, erregusto, erre-mindu, arroka-errea

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

 

ARROZA

Arroz(a)

Arroz egosie, arroz-zopa, arrozkonletxe

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

 

ARRUNDAKA

arrundaka xehatu

Xeha zaitzu tipulak arrundaka; emaitzu kasola batian, xingar azpiki pixka batekin, biper beltxa eta bi kullera ur.

(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

 

ARTO

arto(a)

Artopil, artobiun, artobero, berantzaiartoa (legamidun). Esaerak: Artobero usaie (arroxkoa) / Artapuskea baiño (baiña) sanogoa / Ori da artomamie (on utsa)

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

arto, artue

1.Artoa. 2.Artairinaz egindako ogia. « Gure etxin len beti artue jaten zan »

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

arta-esne

“arta-esne”. Esnea  eta artoarekin egindako sopak.

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

 

ASE

asetu

“asetu”. Gosea edo egarria jan edo edanez berdindu. Asetu eziñ goorra zakak.

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

lepo egin

Asko. “Eran da jan, lepo eiñ gendun”

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

eguerdian ase, ta arratsaldian bete

Egun osoa jaten pasatzen duenari esaten zaio.

(Jose Luis Erdozia. Sakana erdialdeko bitxikeriak: esaerak eta beste. Nafarroako Gobernua, Bierrik elkartea, 2003)

 

                                               Jan bai jan

 

ASESONATU

asesonatu

Egosten tuzu zure ilhar xeheak edo ilharrak urian, karrotez eta phorruz asesonaturik; kouloirrian pasatzen tuzu.

(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

 

ATAL

atala

1.- Fruta atalgarri baten zati bakoitza. “Naranja atal bat emango al dizu”. 2.- Sakona ez den platera. “Ataizu plater sakonak ta atalak”

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

 

AZA

aza gorri, aza gorrixe

Lonbarda. “Plaza berduratik aza gorrixe ekarri bear det”

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

                aza pertzean bezala egon

Aza pertzien bezala yon! Gauza edo pertsonak erabat nahasirik ageri direnean erabiltzen da esaera hau. Aza, behin egosten hasten denean, txiki-txiki egin eta pertza osoan barreiaturik ageri baita.

(Jose Luis Erdozia. Sakana erdialdeko bitxikeriak: esaerak eta beste. Nafarroako Gobernua, Bierrik elkartea, 2003)

 

AZIETA

azieta

Eltzeko berdagailiak azieta batean berex zerbitzazaitzu.

(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

 

AZKARRI

azkarri, azkarrie

Legamia. “Zenbat azkarri botatzeixozue ogixe eitteko masiei”

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

 

AZUKRE

azukar(rra)

Azukartu, azukartsu, azukar-auts, azukar-koskor, boladu, azukar-ontzi, gozatu, gozozale

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

azukre-koxkor

“azukre-koskor”. Azukre puska txiki eta gogortua. Kafesniai azukre-koxkor bat baike bota inbeyot.

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

sukratu

Emozkotzu gatza eta burra puxka bat; eginarazkotzu oraino zonbait irakin, gero egosarazten duzu taza bat esne eta sukratzen.

(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

sukre bula

Nahas zazu sutik kanpoan bi arroltze gorringo minagrearekin nahasirik; ez bada tipula berria, emozu sukre bula ttiki bat.

(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)