E
EDAN
burra edan
Omelettak burra edan duenean, lerra zazu plegatuz burraz fretatu plat baten gainerat eta emazu hauts gorrien gainean.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
edangustu
Zaporea, gustua. Edangusto earreko sagardoa dek.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
dzanga-dzanga edan
“Dzanga-dzanga ean”. Trago handiak egiñez edan, gogo biziz edan.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
ottopotton eiñ
Edan. “Ottopotton eittie majo gustatzezako ba orri”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
EDARI
edari(e)
Erariik, edariak. Ure, ardoa, saardoa (sagardoa), ta abar
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
Edari eztitsu gozoa
EGOSI
egoskari(e)
Erabilkera: egosie, egoskera, egoskor, egosbera, egosarin, lapikokoa, potajea
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
erregosi
Ipintzen da su-gaiñean kazuela olioarekin eta baratzuriekin. Auek erdi-erregosten diranean, botatzen dira perrejilla ta iriña.
(Antonio Arrue. Egan, 1966, 1-6)
EHORTZI
ehorzi
Burrasta zazu kasola bat edo molde bat, emazu ophila barnian eta ehorz erditaraino brasan.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
EKUMOAR
ekumoar
Harzazu litre bat krema yoiten duzuna, harzazu musa ekumoar batekin, xortak eman zethabe batetara, emazu biskotxaren barnera, antholatzen duzularik paper moldetan edo burdin xurizkoetan.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
ELTZE
eltzeko gai
Egundaño eltzeko ta zuku-gaiaz idatzi dan ernagarriena noski.
(Antonio Arrue. Egan, 1965, 1-6)
eltzekari.
“Lehenengo eltzekari saldatsu bat dakargute, barazki-puxka gozoez egina; gero izokia arrautzolioki edo maionesaz”
(Xabier Lizardi. Donapaleu’ra yoan-etorria, 1922)
toki askotako eltzeak ikusi
Sendakiñ orrek, toki askotako eltzeak ikusi ditu, izen andiko lauortza dauka.
(Antonio Arrue. Egan, 1964, 1-6)
ELUR
elhurra bezela egin
Yo zaitzu sei arroltze xuringo elhurra bezala egin arte, zure esnia epheldu denian, ixurtzen duzu emeki emeki zure xuringoen gainerat bethi itzuliz.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
elur gisa egin
Nahas zazu gorringoekin laur kullera sukre raspatu; yo zaitzu xuringoak elhur gisa egin arte eta nahas zaitzu gorringoekin.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
EMENDATU
emendatu
Leher araz zaitzu laur kullera irris esnian kanela puxka batekin; emenda zazu esnez gogortzen den arabera, emoitzu bi kullera sukre.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
ENTRAMA
entrama
Jateko eta edateko erraztasuna; normala baino handiagoa den apetitua. Horrek zakak entrama horrek! Lekutako platerkak jateixkik.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
entrama, entramie
Jateko edo edateko erraztasuna. “Orrek zaukeik entramie moteill”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
EPIZERIA
epizeria
Oro ongi xehatuak direnian, emazu gatza eta biper beltxa ausarki eta epizeria.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
ERREGUSTA
erregusta
Ezartzen duzu ilharra egosten erregusta batendako bezala, pastanagre phorru eta bertzekin.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
ERBERATZAILE
erberatzallea
Veinticuatro horas antes de la función se ponen a macerar, en agua, cortezas de limón; se añade una tercera parte de vino blanco y tinto por partes iguales; se azucara bien y se enfría o hiela en total en una garrafa improvisada, que todo buen guisatzallea, japrestatzallea, ostalaria, landecharia, erberatzallea o edalea, cocinero, figonero, ventero, gastrónomo o bebedor, saben disponer en el caserío más apartado de Vizcaya, con una herrada o cubo, un caldero y una arroba de nieve.
(Antonio Arrue. Egan, 1955, 3-4)
ERRAUSTATU
erraustatu
Garbitzen da arduraz bixigua, erraustatzen da gatzaz eta ipintzen da toki egoki ta otz-samar batean zintzilika.
(Antonio Arrue. Egan, 1956, 5-6)
ERRE
erregosi
Ipintzen da su-gaiñean kazuela olioarekin eta baratzuriekin. Auek erdi-erregosten diranean, botatzen dira perrejilla ta iriña.
(Antonio Arrue. Egan, 1966, 1-6)
ERREBERO
errebero
Esne jaitzi berria, oraindik epela dagoenean, egosi gabekoa.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
errabero(a).
Jetxiaz berealako esne gordina.
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
ERREGUSTA
erregusta
Ezartzen duzu ilharra egosten erregusta batendako bezala.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
ERREST
lumaki errest
Frigi zaitzu kasola batian ahur bat tipula xehatu. Gorritu direnean, emazu kullera bat irin, utz zazu gorritzerat. Busti zazu baso bat saldarekin eta baso erdi bat arno xuri, biper beltxa, gatza eta limon puxka ttipi bat. Saltsa hori on da edozoin lumaki errestarentzat.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
ERRETILU
erretilluba
Erretilluba da euskaldunen platera. Ekarriko deuskuben erretillubak euko ditu gitxienez berrogei urte, ta iraungo dau beste hainbeste urtian.
(J. A. Mogel. Peru Abarka, 1802)
erretilu
Zurezko, metalezko edo lurrezko plater handia, zenbait lagunek batera jateko erabiltzen zena. Erretilu bat ensaladaz betia.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
erratillu
Jartzen dira lendabizi erratillu batean, guriñarekin, ongi txikitutako lur-sagar, perretxiko ta tipula batzuek.
(Antonio Arrue. Egan, 1965, 1-6)
ERREZIO
errezio(a)
Auzolanetan artu oi dan ardo-ogia.
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
ESNE
esne(a)
Erabilkera: esne egosie, bei-esne, artesne, asto-esne, auntz-esne, esne-apar, esne-gaiñe, kafesne, esne-mamittue, esne galdue, esne mindue, esnezale, esne-sal-tzaille, erraberoa, oritze
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
artesne, artesnie
Ardi esnea. “Plazaberduran artesnie artu ta bale naiz”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
esne-zopak
“esne-zopak”. Esnetan bustitako ogi zati txikiak. Gure attittak esne-zopak jaten zittun gosaltzen, ta bai gustoa jane.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
esneak ihes egin
“Esniak ies ein”. Esnea egositakoan ontzian gora joan eta kanpora irten.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
zoratu
“Esnia zorau”. Esnea galdu. Udan baserriko esnea zenbaitetan beroaren eraginez galdu, txartu egin ohi da eta horri deitzen zaio esnea zoratzea.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
Ameriketako letxero eta ostalariak
ESPINAGRE
espinagriak
Gorritu direnean, ezaratzu han zerbak eta espinagriak, gatza eta biper beltxarekin.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
EZDEUSTU
ezdeustu
Yoiten tuzu bi arroltze xuringo, emaiten tuzu barnian eta uzten irakitzerat memento bat; pasa zazu berriz eta urth bi unza gelatina eta utza ezdeusterat.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864
EZPEL
ezpel xiri
Emazu saladier batean esnea krema behar den kantitatearen arabera, sukriarekin arauka, goma adragant poxi bat herraisa, fleur d'oranger xorta bat, yo zaitzu guziak ezpel xiri paket batekin; ongi hantu denian, uzten duzu memento bat.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
EZTI
ezti(e)
Ezti-markatsa, eztigaie, basa-ezti, ezti-zorro, ezti-zale, umekaiek
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

