F
FLORATU
floratu
Nahasten da burra urthu hori arroltziekin eta lemamiarekin, nahasten dira hirur laurden sukre raspatu, emaiten nezesario den irina pasta arin baten egiteko, zoina behar baita trabaillatu bizi bizia arrosa ura emanez, eta floratzen da irin finarekin.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
FARZITU
farzitu
Atheratu behar da hexurra oliben barnetik mamia pikatuz sagarra xuritzen baliz bezala, gero emaiten dira hexurra barnian balute bezala; egiten da xingar, haxi bat, tipula, xalota, biper beltx, perrexil; pasatzen dira horiek guziak zarthainean; erre direnean pasatzen dira olibak barnian, eta farzitzen da ahatia hoiekin hezurrak khendu ondoan, eta egosten da errana den gisan.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
FILET
Pikazatzu filet trantxak arras mehe eta utz memento bat trenpatzen olio xorta batean, biper beltx eta gatzarekin.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
FLANBEATU
flanbeatu
Egosarazten dituzu eltze batean asesonaturik ilhar biribilak edo etxeilharrak.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
FRIKANDO
frikandaua
Ezarrazu kasola batean pastanagria, tipula, buket garnitu bat, bi jirofla itze eta zonbait xingar puxka. Ezarrazu gero frikandaua, bustizazu salda xorta batekin eta noizetik noizera gainetik trenpa azpiko yusarekin. Kolore hori eder bar hartuko du. Egosi denian, saltsa irazazu. Emazu lursagar irin poxibat, nahaszazu urarekin, dorazazu frikandaua eta zerbitza saltsaren gainean.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
frikando
Larrutzen tuzu eta hexurra khentzen; pika zatzu eta esteka elkarrekin frikando baten formaren emaiteko. Emaiten tuzu kasolan yusa konposatzen deunarekin. (Beha zazu yusa segidan).
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
FUILETATUA
fuilletatua
Saltsa egin denean, berexten tuzu makallauaren hexurrak, eta emaiten barnerat gostuaren hartzeko. Manera hori exzelenta da pastiz fuilletatuendako.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
FROTATU
frottatu
Emaiten da aingira lehenik suan pasaturik, frottaturik eta xehaturik; uzten da egosterat eta emaiten zaizko ogi axalak xiorturik eta kullera bat sukre.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
FURNEGO
furnego
Harzazu kasola, pausa zazu furnego bazterrian ez dezan erakit.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

