H
HAXIXA
haxixa
Garbizatzu ongi, egosaraz eta lehen ur hura aurtik. Asesonaturik salda bezala egon osoa egosarazkitzu. Biharamunian egiten duzu haxixa xingar azpiki ginharri baino gizen gehiagorekin, tipula eta biper beltxarekin, eta fritarazten paderan edo zarthainian.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
haxixatu
Bi oilasko egos eta ongi xeha xuri guziak; gero ongi xeha xingar azpikia, aratxekia eta karrotak, frita burra puxka on batekin, gero eman irin poxi bat eta taza bat esne. Guziak ongi egosi direnean, pasa zaitzu zethabe batian; botatzen dutzu kulis hortarat oilasko haxixatuak; egiten tutzu buletak, gero inguratzen tuzu ogi mamian.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
HAMARRETAKO
amarretako(a)
Ogi-tartekoa, ogi-bittarte-koa, amaikatakoa
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
HANKAGORRI
ankagorri, ankagorrixe
Itxaskia. Otarrainska, ganba eta orrelakoak. “Ankagorri batzuk eskaukoitteu asteko”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
HAR
arjo, arjue
Sagarrak barruan edukitzen duen arra. “Sagar oxek arjuek jota zaudek onuzkeo”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka 2001)
HARAGI
aragi(e)
Erabilkera: aragi-gordin, aragi-egosi, aragi-erre, aragi saltsa, aragi trontzo, aragi-salda, zeziña (gaztua ta legortua), txitxie (aur izkeran), txal-aragie, ardikie
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
HAUNDATU
haundatu
Egosaraz zaitzu bi libera sukre bi baso uretan, erakitaraz zaitzu eta haunda.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
HIRU TXIKIKO
hiru txikiko botilla uztu
“hiru txikiko boteila uztu”. Hirurogeita hamabost cl-ko botila edan.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
HIRUGIHAR
irugiyar
Urdaiez mintzatuz, hiru gihar dituena; urdai zuria eta giharra nahastuta. Urdai hirugiyarra amurrauta jateu.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
irugiarra/rrea
Giarra ta gizen naasiko urdaia.
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
HONDAR
hondarrak
Jateko soberak. « Astelenin bazkaltzeko, jaiko ondarrak izeteie gurin »
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
HORTZ
hortzak emanala jan
“hortzak eman ahala jan”. Asko, ugari jan. Jan zezakeen guztia jan. Hortzak emanala ai zan jaten.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
hortzak kamutsak ez ukan
Ez, ez, esker mendiari, / Bai ordean jan gauzari: / Hortzak khamutsak ez baditugu / Zordun gaizko Mariari.
(Jean Robin. Larrunen bazkal-ondoko deserta, XVIII.)
Larrunen bazkalondoko deserta

