I
IGAN
goiti igan
Yasta zazu eia gostu aski altxatua duen. Ekrebizak eman onduan behar du saldak goiti igan hirur aldiz.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
IRIN
irin/ñe.
Erabilkera: ogi-irin, artairin, otasirin, garagarririn, arrozirin, zaku-irin, irin zakue, pardelirin, irin zorroa, irin-lauso
Esaera: Iriñetan zoro, zaietan zur
(Martin Ugarte Azurmendi. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
irin lore
Dotzena arroltze bakhotxian, libera bat lemami irin lorez egina.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
INBUTU
imutu, imutue
“Ekarrizu imutue, ardue botella pasatzeko”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
INTXAUR
intxaur-saltsa/tsea
(Gozokia)
(Martin Ugarte Azurmendi. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
intxor-saltsa
“intxaur-saltsa”. Intxaurrez eta azukrez egindako elikagaia, bereziki Gabonetan jaten dena.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
IRAGAZKI
iragazki
Likido edo gas bat bertatik iraganarazteko aparatua, likido horrek nahasita dituen materia solidoak kentzeko erabiltzen dena. Gero muztiyua iragazkiyan pasa eta upelera eamatea.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
irakazki, irakazkixe
Iragaztontzia. “Irakazkixe ber det esnie pasatzeko”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
IRAZI
irazi
Emazu ur beroa eta bi kullera arno. Onyuak, kornixonak edo kaprak. Iraz zazu eta eman bulharraren gainerat.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
IRASAGAR
irisa(g)ar, irisa(g)arra
Irasagarrondo. “Irisaarra gaztaiekin bai ona”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
IRRIS
irris
Egos zazu oiloa ahatia yusian bezala, egosten duzu lau kuillera irris eltze batian xingar puxka batekin eta kanela guti batekin.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
ISKILINBA
iskilinba
Frotta zazu terrina bat baratxuriarekin barne guzian, eta han orrhatu ondoan zure aragia, utz zazu han betian biharamun arte, gero bethe, tuzu zure herziak iskilinbaz xistatuz noizetik noizera.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
IZPI
izpinatu
Okela edo arraina zati txiki luzangetan txikitu. Bereziki bakailauarekin erabiltzen da. Bakallaua izpiñauta do.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

