J
JAKI
jaki
Domenech'en "La Cocina Vasca"-n ezartzen dira jaki izenen euskerazko itzulpenak, eta Arraiza'ren "La Cocina Navarra "-n berriz baita nafar-sukaldeko tresna batzuen euskal-izenak.
(Antonio Arrue. Egan, 1954, 2-4)
jaki-errenkadak
Aspaldi ontan lurbira guzien menu prantses-itzez ezagutzen diran jaki-errenkadak artu ditugu gure gaurko lantxoaren gaitzat.
(Antonio Arrue. Egan,1955, 3-4)
jaki-gertuera
Azkeneko gizaldi auetan berriz, jaki-gertuera-bildumari franko izan dira: Muro, Brizuela, Bardají, Gómez, González, Domenech, Azcoaga, Marquesa de Parabere ta abar.
(Antonio Arrue. Egan, 1954, 2-4)
JAN
janari(e)
Jaki, jatekoa, jatena, jan gauza, jale, jatun, jale mixkiñe
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
jangai
Iñolaz ere, jan-gai auetan, Ipar-Amerika'n baño Ego-aldekoa'n oraindik aurreratuagoak dauzkagu...
(Antonio Arrue. Egan, 1955, 5-6)
jangela
Joan dan Uzta'ren 10'ean, Donostia'ko Gaztelupe Elkarteko jan-gelan, ta beste donostiar batzuekin batera, Biarritze'-ko L'Operne deritzaion Confrérie'ko zaldun autatua izandu zan errenkada auen egille apala.
(Antonio Arrue. Egan, 1961, 1-3)
jan eskaseko
“jan eskaseko”. Jaten berezia den pertsona. Jangartsua.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
jatordu(e)
Otordu, jatordu-legea jatordu bittarteko, janaldi, jatortu aurretik, jatordu ondoren. Esaerak: Narruk beteen (narrua betean) jan (geiegi jan) / Ezek (ezeak) eta igarrak jan (arras jan) / Pobreen jatordue ta aberatsan ordue
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
hortzak eman ahala jan
Asko, ugari jan. Jan zezakeen guztia jan. Hortzak emanala ai zan jaten.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
gustua emateko moduan jan
Besteak gustura edukitzeko moduan jan. Da talua jate omentzuan harek, gustua emateko mouan.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
(ezeri) haizeak atera
Oso-osorik, ia ezertxo ere utzi gabe jan. Behintzat gosaltzeko apetitu earra gendukan, ta txuleta bati haiziak ateako genizkiyon.
(Agurtzane Azpeitia, Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
jan eta beti jateko
Egunero eta egunian behin eta berriz, jan arren, beti jateko pronto gaudela aditzera emateko erabiltzen da. Hemen izan diu jan-pesta galanta. Jan da beti jateko.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
musu-zulotik ere jango
Zerbait, janariren bat jateko gogo izugarria izan eta halaz ere janariari uko egiten zaionean erabiltzen da. Musu-zulotike jango, ta halare ezetz esanber, eztula nahi.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
sakea eduki
Jateko erreztasuna. “Orrek zaukeik sakie, katxapue bezela jarrikok”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
katxapue bezala jarri
Asko jan. “Orrek zaukeik sakie, katxapue bezela jarrikok”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
txoriak baino gutxiago jan
Jangartsua dela, gutxi janda bizi dela adierazteko. Horrek? Txoriya baño gutxiyo jateik.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
jan eta jan eta lo, eta popolo
Yan da yan da lo, ta popolo. Gorputzak ariketa fisikoa behar duela adierazten du esaera honek, gainerakoan jan, edan eta lo besterik ezean "okelak ezin jasos" gerta daiteke.
(Jose Luis Erdozia. Sakana erdialdeko bitxikeriak: esaerak eta beste. Nafarroako Gobernua, Bierrik elkartea, 2003)
auzolan, etxean jan eta kanpoan lan
Auzolan, itxen jan ta kanpuen lan. Besteentzat lan egin eta janaririk ere lortu ez. Norberarentzako etekin gutxiko jarduera adierazten du.
(Jose Luis Erdozia. Sakana erdialdeko bitxikeriak: esaerak eta beste. Nafarroako Gobernua, Bierrik elkartea, 2003)
japrestatzaile
Veinticuatro horas antes de la función se ponen a macerar, en agua, cortezas de limón; se añade una tercera parte de vino blanco y tinto por partes iguales; se azucara bien y se enfría o hiela en total en una garrafa improvisada, que todo buen guisatzallea, japrestatzallea, ostalaria, landecharia, erberatzallea o edalea, cocinero, figonero, ventero, gastrónomo o bebedor, saben disponer en el caserío más apartado de Vizcaya, con una herrada o cubo, un caldero y una arroba de nieve.
(Antonio Arrue. Egan, 1955, 3-4)
tripontzi
Jana bakarrik ames duena. Tripazaku, tripazai, jatune, saloa.
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
tripazai-elkarteak
Entzute aundikoak dira Euskalerri'ko tripazai-elkarteak.
(Antonio Arrue. Egan, 1956, 5-8)
labea goritu
“Baina, ardoa bizienetakoa izan ez arren, labeak hasi dira goritzen... Bai baita lasaibide bat —gure lotsagarritzat norbaitzuk etsia— euskaldunen otoruntzez gero ezin hutsezkoa; eztarri ausartenak ekin diote abesari, kantatzeari...”
(Xabier Lizardi. Donapaleu’ra yoan-etorria, 1922)
Txanton Piperri
Jatunak alderdi guztietan dira, baña egingo nuke eztala iñon Euskalerrian beste ollo-jale ta Txanton Piperri. (Domingo Agirre, Garoa, 1912)
Txanton Piperri
Amaika aldiz entzun eta irakurri degu, jan-edanerako zaletasun eragabea degula euskaldunok. Alegia, geienok, tripazai ta Txanton Piperri batzuk baizik ez gerala.
(Antonio Arrue. Egan, 1954. 2-4)
Ez dela inon Euskal Herrian beste
JIROFLA
jirofla iltze
Ezarrazu kasola batean pastanagria, tipula, buket garnitu bat, bi jirofla itze eta zonbait xingar puxka.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
JO
arrautzak jo
Arroltze gorringoak yoiten dira sukriarekin noiz eta ere bertze presuna batek yoiten beititu xuringoak denbora berian.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

