K
KAFE
kafe(a)
Kafe-esne, kafe-ale, kafe-auts, kafe-zorro, kafe-ontzi, ta abar
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
kafesne-zopak
“kafesne-zopak”. Kafesnetan bustitako ogi-zati nahiko txikiak. Seirak aldia izate zan gu etxea etorri orduko, ta kafesne-zopak earrak izate zian orduan.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
kafea, bazkari onaren dijerigarri, eta bazkari txarraren berdingarri
“kafie, bazkai onaan dijiigarri, ta bazkai txarraan berdingarri”. Periko Lizarraga lizarragabengoarrari hartua. Kafearen alde onak erakusten dizkigu esaera honek. Bazkari onaren osagaitzat hartzen du, eta txarra izatekotan ere mesede egiten du, bere zaporearekin harena estaltzen baitu.
(Jose Luis Erdozia. Sakana erdialdeko bitxikeriak: esaerak eta beste. Nafarroako Gobernua, Bierrik elkartea, 2003)
kaltzetako kafea, kaltzetako kafie
Lapikoko kafea. «Gure etxin oiñe, kaltzetako kafie eotea»
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka 2001)
Ez zen posible hartzea
KAILATU
kaillatu
Yoiten tuzu bi arroltze xuringo, emaiten tuzu barnian eta uzten irakitzerat memento bat; pasa zazu berriz eta urth bi unza gelatina eta utza ezdeusterat. Ardikitzen duzu plat luxe batetarat; kaillatuko zautzu gabaz eta estaltzen duzu horrekin zure indi-oilua.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
KALTZETA
kaltzeta, kaltzetie
Kafea filtratzeko tresna. “Kaltzetie ekarrizu kafie pasau ber det ta”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
kaltzetako kafea, kaltzetako kafie
Lapikoko kafea. «Gure etxin oiñe, kaltzetako kafie eotea»
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka 2001)
KANELA
kanema
Kanel-zotz, kanel-auts, kanela usai, kanela kolore
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
KANTXIL
kantxill, kantxille
Ura edateko balio duen buztin egosizko ontzia
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
KAPRA
kapra
Gorrastatu denean, ezartzen duzu bi kullera irin, uzten duzu nahasiz gorrastatzen sutik kanpo, eta nahastekatu ondoan mihiaren saldarekin, emazu perrexil buket bat, biper beltxa, kaprak, gatza eta utzazu egostera; ixurazu eta gorrastaraz.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
KARAPAIO
kaapaio(a)
Ama-puntakoen, ama-pontekoen, opari-opilla.
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
KARRAKATU
karrakatu
Harzazu xingar freskoa gizena eta ginharria, xeha zazu ongi xeheki bainan ez haxixa; azasona zazu gatza eta biper beltxaz, emozu zitroin axala karrakaturik, agordient xorta bat.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
KARREAN
karrian
Har zaitzu karrote ederrak; xeha zaitzu puxketan karrian arroltze baten luzetasunian; egizu zilho bat alde batetik eta egiten duzu xingar azpiki haxiz bat eta tipula zarthainean pasaturik.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
KARROTA
karrota
Eltze edo duphina baten zolan tipula, xingar azpiki xehatua, karrota edo pastanagre xerrakatua; ezarazu idikia gainean eta berriz idikiari gainetik azpian duen gauza berez bertze kuxa bat.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
karrota arrundak
Emazu kasola batian olio xorta bat edo urina, tipula xehatuarekin eta karrote arrundak.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
KASONADA
kasonade
Emaitzu terrina batean bi kullera fleur dorangerekin zitron raspura, gatz poxi bat, laurden bat burra, libera bat kasonade, baso erdi bat agordient, taza bat esne bero.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
KATILU
katillu, katillue
Katilua. “Goizero katilluka bat kafesne artzet”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
KIKERA
kikeraka, kikerakie
Koilarakada. “Kikeraka bat azukrekin naikue dauket”.
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
KINKIFUT
kinkifut ein
Bazkari, afari edo edozein jatordutan gehiegi jaten denean, “mokadutxo” bat bera ere sartu ezinik dagoenean norbait, hala esaten du: Kinkifut ein yet! (Kinkifut egin diat!).
(Jose Luis Erdozia. Sakana erdialdeko bitxikeriak: esaerak eta beste. Nafarroako Gobernua, Bierrik elkartea, 2003)
KIRETS
khiretsa
Egosten tuzu zure babak eltze batian, oren laurden bat, khiretsaren khentzeko.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
KLARIFIKATU
klarifikatu
Erremeti zazu untzian laurden bat sukrerekin litre agordientaren, hirur itze, zenbet zitron sister eta kanella puxka bat. Utz zazu goxatzerat hamabortz egun, hartuz artha higitzeko egun guziez; klarifika zazu gero erran gogo dugun bezala.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
KOIPE
koipe(a)
Erabilkera: koipatu, koipatze, koipetsu, koipeki, koipegarri, koipakor, urdai-koipe, gantza, segoa, olio-koipea, oillo-gantz, bei-segoa
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
KONTRA
kontra
Jatekoari laguntzeko arraultza botatzeari deritzo. “Arraultzie botakoizut saltsa orren kontra”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
KORIANDRE
koriandre
Emaitzu guziak gozatzen pegar berian ahur bat koriandrerekin eta kanela puxka bat. Behar da higitu egun guziez zortzi egunez, gero klarifikatzen duzu eta emaiten botoilletan.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
KORNIXON
kornixon
Azasona zazu gatz, biper beltx, kornixon edo kaprak; gorri zazu ez badu aski kolore hartu, emazu berriz ahatia yuserat eta utz zazu su eztian zerbitzatu arteraino.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
KORRIEDO
corriedo
Gure adiskide miñ izan zan idazle arek dio bere lanegin ortan, alegia, amalaugarren mendean, Naparroako Errege Karlos II-garrenaren denboran, Iruñeako Kalonjeak jai-egun nagusietan corriedo izeneko otordu bikain bat egiten zutela, ta bijilia-egunean erortzen bazan, arrai bi jaten zituztela. Ain zuzen ere, auetxek: "Congrio o hurta, o salmón o pitual".
(Antonio Arrue Egan, 1974, 1-6)
KREMA
krema xuria
Yo zaitzu hamar arroltze xuringo elhurra bezala, ixur zazu zure esnia itzuliz eta egos zazu krema xuria bezala.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
Krema zuria
KRESKATU
kreskatu
Behar dire kreskatu hirur ahur hexur gerezi beretarik, laurden bat sukre litre batenzat. (Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
KRUPIUN
krupiuna
Khen zazu oilaskoaren burua eta lephoa, lurra zazu luzara krupiuna hautsi gabe, idek zazu eta zabal zazu.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
KUI
khuia
Pikha zazu khuia puxkaka, eta ezarrazu eltze batean edo marmita batean urarekin. Irakinarazazu bi oren, khuia lehertu artio eta ura irets artio.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
Kuia zopa
Nire edan-kuia
KUILERA
kullera
Emazu kasola batian burra puxka bat eta, urthu denian, emaiten duzu ahur bat tipula ongi xehatuak, uzten tuzu gorritzerat; athera zazu kasola sutik eta emozu kullera on bat irin.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
kuller zurezko
Emazu libera bat kasonade horitik kasola batian, urtharaz zazu furnegoan higituz kuller zurezko batekin.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
KULANT
kulant
Emazu lursagar irin poxibat, nahaszazu urarekin, dorazazu frikandaua eta zerbitza saltsaren gainean. Mingotxetan nahi baduzu, asesonazatzu yusa harekin, guri edo kulant izan behar baitute.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
KULUARRA
kuloir
Egos zazu oiloa ahatia yusian bezala, egosten duzu lau kuillera irris eltze batian xingar puxka batekin eta kanela guti batekin; egosi denian pasa zazu kuloirrian, emazu kasola batian eta barreia zazu emeki emeki yusarekin arras guritu arte, emazu zure oiloa gainian eta atxik zazu beroki.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
KURRERA
kurrerarekin
Egos zazu eta ura khen, saltsa zazu marinadan; ez badu aski hartzen, emaiten duzunian frigitzen zarthainean, ixur zazu xorta bat gainera kurrerarekin.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
KUXA
kuxa
Eiten duzu haxiz bat xingar azpiki, tipula, perrexil, exalota, biper beltx, espizeria eta trufak, balin baituzu; hedatzen duzu indi-oilorat haxiz hartarik kuxa bat; estaltzen duzu xingar gizen tranxaz, aratxekiz eta xingar aspikiz, gero haxixaz eta holaxe.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

