L

A B D E F G H I J K L M N O P R S T U X Z

LABE

labea goritu

“Baina, ardoa bizienetakoa izan ez arren, labeak hasi dira goritzen... Bai baita lasaibide bat —gure lotsagarritzat norbaitzuk etsia— euskaldunen otoruntzez gero ezin hutsezkoa; eztarri ausartenak ekin diote abesari, kantatzeari...”

(Xabier Lizardi. Donapaleu’ra yoan-etorria, 1922)

 

LAN

langai

Onela, ta esate baterako, ongi dakien sukaldari jatorrak, bixigua olio gordinez bustitzeko, kapoiari isatsetik kendutako lumak erabiltzen dituzte, bestelakoak ez omen dute langai ontako balio-ta...

(Antonio Arrue. Egan, 1956, 5-6)

 

LANDETXARI

landetxari

Veinticuatro horas antes de la función se ponen a macerar, en agua, cortezas de limón; se añade una tercera parte de vino blanco y tinto por partes iguales; se azucara bien y se enfría o hiela en total en una garrafa improvisada, que todo buen guisatzallea, japrestatzallea, ostalaria, landecharia, erberatzallea o edalea, cocinero, figonero, ventero, gastrónomo o bebedor, saben disponer en el caserío más apartado de Vizcaya, con una herrada o cubo, un caldero y una arroba de nieve.

(Antonio Arrue. Egan, 1955, 3-4)

 

LANPIUN

lanpiun

Phizten da lanpiuna azpian eta uzten egosterat bortz edo sei oren

(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

 

LANTERNA

lanterna

Egin behar da haxiz bat xingar freskoz edo azpikiz, tipula. perrexila, exalota, espizeria; hartzen dira ihizi kasta guzietarik, errimatzen dira lanternaren barnian haxixarekin nahasirik.

(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

 

LAPIKO

lapikoko

Lapikoan egosten den edozein jaki. Gure etxian eguardiyan normalian lapikokua jatea.

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

 

                                               Lapiko ustel bat

 

LARANJA

laranja/jea.

Laranja atalak, laranja azala, laranja azie, laranja koloreko

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

 

LARRAPOTE

larrapote

Eztakigu egia izango dan Enrique de Villena'ren esana, baña onek bere "Arte Cisoria "-n (1423) dio, bizkaitarrak, larrapoteak, au da, baso-langostak, lasai jaten zituztela...

(Antonio Arrue. Egan, 1955, 1-2)

 

LAUHORTZ

izen handiko lauhortza eduki

Sendakiñ orrek, toki askotako eltzeak ikusi ditu, izen andiko lauortza dauka.

(Antonio Arrue. Egan, 1964, 1-6)

 

LAXATU

laxatu

Athera zaitzu sutik eta trabailla sukria amandetarik laxatu arte.

(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

 

LEGATZ

leatz(a)

Leatz-prejittu, leatz-trontzoa, leaz-saltsakoa, ta abar

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

 

LEGE ZAHARREKO

lege zaharreko bazkari eta afariak

Guk askozaz ere gogokoakoak ditugu lege-zarreko bazkari ta afariak.

(Antonio Arrue. Egan, 1961, 4-6)

 

LEPO

lepo egin

Asko. “Eran da jan, lepo eiñ gendun”

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

 

LITXARKERIA

litxarrei

“litxarreria”. Premiarik gabe jaten den gauza gozoa.

(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

litxerkei, litxerkeixe

Gozokia. “Zineako litxerkeixek erosikotteu”

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

litxerrero, litxerrerue

Gozokizalea. “Gure au bai dala litxerrerue, eun osue litxerkexek jaten ai da »

(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

 

LOTU

(gorringoa eta ozpina) lotu

Zerbitzatzeko mementoan, loth zazu arroltze gorringo bat minagre xorta batekin.

(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

(ez dadin pertz hondan) lot

zure ahatia utzazu irakitzerat su eztian emendatuz noizetik noizera ur bero xorta batekin ez dadin lot itzultzian; bi kuillera ur eta; ahatia erre denian, athera zazu, pasa zazu yusa eta nahaz irin puska batekin.

(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

 

LUKAINKA

lukainka/kea

Lukainkak, lukainka kordea, lukainka-mutur, lukainkagintza, lukainka jana, txorixoa, txistorra birikiik (birikiak)

(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)

 

LUR

lur-sagar

Egos zaitzu lur sagarrak, xuri eta lehert kasola batean, emaiten duzularik esne xorta bat, kullera bat sukre, hirur arroltze gorringo eta gatz puxka bat.

(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

lur beltzak, ogi zuria

“Lur beltzak, ogi zuiya”. ongarrituak ematen du uztarik (ogia, garia) ederrena. Aipagarria koloreen arteko kontrastea.

(Jose Luis Erdozia. Sakana erdialdeko bitxikeriak: esaerak eta beste. Nafarroako Gobernua, Bierrik elkartea, 2003)