M
MAHAI
mahai zabala
Dana dala, ezin esan, euskaldun geienok, gutxi-asko, mai zabalerako gurarik ez degunik, eta alaz guziaz ere, arritzekoa da baña, gastronomiari buruz euskeraz oraintsu arte iñork ia ezertxo ere ez idatzi...
(Antonio Arrue. Egan, 1954, 2-4)
mahai-azken
"Gipuzkoa'ko etxadi geienetan mai-azken jator onen bidez amaitzen da Gabon-afaria.
(Antonio Arrue. Egan, 1956, 5-6)
mahaiazken
Irurogei orrialde ditu, ta eun da irurogei-bat jaki, maiazken eta likur-prestaera dakarzki.
(Antonio Arrue. Egan, 1956, 3-4)
mahai hornitua
Euskalerri'ko etxadietan beintzat, urtero Gabon-gauean ondo ornitutako mai baten biran aide guziak biltzea, aspalditik datorren oitura jatorra da.
(Antonio Arrue. Egan, 1956, 5-6)
mahaia ondratu
Janariren bat mahaira atera eta iñori eskaini gabe eskutatzen denean edota guztiei eskaintzeko adina ateratzen ez danean esan ohi da. “Mahaia bedeinkatzeko, itxuratzeko bakarrik atera” bezala parafrasea dezakegu. Ze galletak maya ondratzeko bakarrik al dia?
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
gure mahaia, mahai ondratu, lehenago lehertu ze sobratu
[Guu meye, mei ondratu, lenoo lertu ze sobratu]. Guzti-guztia aprobetxatzen dela adierazteko. Zerbait soberan dagoenean ere, ez botatzeagatik, norbaitek jan egingo du.
(Jose Luis Erdozia. Sakana erdialdeko bitxikeriak: esaerak eta beste. Nafarroako Gobernua, Bierrik elkartea, 2003)
mahaipetik txistu egin
[Meipeti pixtu ein] Norbait berandu etortzen denean otorduetara, mahaipetik txistu egin behar zaiola esaten da, arduratu gabe zerbait gelditzen den beretzat ala ez.
(Jose Luis Erdozia. Sakana erdialdeko bitxikeriak: esaerak eta beste. Nafarroako Gobernua, Bierrik elkartea, 2003)
Mahaikoa ez da nahikoa
MAHATS
beharrak ondutako mahatsa
“Bierrak ondutako matsa duk hori”. Beharrak, ez gogoak, bultzatuta egin den zerbait adieraziz. Beharrean gertatu ez balitz, auskalo zer gerta zitekeen.
(Jose Luis Erdozia. Sakana erdialdeko bitxikeriak: esaerak eta beste. Nafarroako Gobernua, Bierrik elkartea, 2003)
Goiko mahastietan
MAKILA
makhil biribila
Egizu horietaz pasta bat, trabaillatzen duzu eta hedatzen makhil biribilarekin.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
MALATS
malats
Azkenean dana ondo nastu ta batu, malatsean pasa ta oztutzen utzi.
(Antonio Arrue. Egan, 1975, 1-6)
MAMA
mama goxo
“mama gozo”. Ardoari edo sagardoari ematen zaion izena.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
MAUKA
mauka-mauka jan
“mauka-mauka jan”. Jateari buruz mintzatuz, gogoz jan eta jan. Mauka-mauka jaten aizan.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
MAMI
mami(e)
Esne mamitua. Mamitzen, mamittu, mami-jana, matoia
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
MANEATU
maneatu
1870'garren urtean, prantses-alemanen arteko gerratean, Paris'ko jatetxe batean maneatu zuten bazkari garesti batena da.
(Antonio Arrue. Egan, 1955, 3-4)
MANTENU
mantenu(e)
Erabilkera: mantentze, mantendu, mantenduuz (mantenduaz), mantentzeko, mantengarri, mantentzaille, mantenerreza, mantengaitze, mantenuik bae (mantenurik gabe) jan, tripea bete. Esaerak: Mantenu truke / Mantenu alde / Tripa-truke / Tripea betealde / Negu-mutil / Jan-truke
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
MARATIL
(sukaldariaren) maratilak
Au da bixigua Donostia-erara. Prestaera ez da berez zailla. Baña baditu bere... “maratillak”.
(Antonio Arrue. Egan, 1956, 5-6)
MARINATU
marinatu
Ezarrazu fileta marinatzen olioan eta zitroin yusian, biper beltx eta gatzarekin.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
MARKA
marka
Eta zure sukria idortzen bada baso urian eta hausten bada zure erhietan zaphazian, marka da yusa eman behar dela barnerat.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
MARRUBI
mallubi, mallubixe
Marrubi, mailukia. « Laste asikoa mallubi bolarie »
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
MARTOPIL
martopil(llek)
Aur jaioberriaren oorez, auzoko ta tarteriko emakumeen apari-merienda.
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
MASTRIKATU
mastrikau
[Mastrikatu]. Mastrikatze, erdi-mastrikatu, marraskatu, erdi-xeatu, lardaskatu, mastrikatzaille, mastrikaubae (mastri-katu gabe)
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
MASUSTA
masusta/tea
Larraren fruitua. Masustak, masusta pepitak, masusta-lorea
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
MENU
jaki-agiria
Jaki-agiria euskeraz poliki egina dago.
(Xabier Lizardi. Donapalau’ra yoan-etorria, 1922)
menu-orri
Bein batez —diotenez—, Makay ipar-amerikatar aberatsak, Paris'en 1877'garren urtean bere lagunei eskaiñi zien oturuntz aundi batean, zillarrezko menu-orri lodi ta landutako bana eman omen zien, doarik, maikide guziei...
(Antonio Arrue. Egan, 1955, 3-4)
arronta
Lau zatitan bereiztutako lurbira guziko berrogei ta amalau jaki-prestaera dakarzki: arrontak, erdi-arrontak, bereziak eta banan-banakoak.
(Antonio Arrue. Egan, 1960, 1-2)
erdi-arronta
Lau zatitan bereiztutako lurbira guziko berrogei ta amalau jaki-prestaera dakarzki: arrontak, erdi-arrontak, bereziak eta banan-banakoak.
(Antonio Arrue. Egan, 1960, 1-2)
berezi
Lau zatitan bereiztutako lurbira guziko berrogei ta amalau jaki-prestaera dakarzki: arrontak, erdi-arrontak, bereziak eta banan-banakoak.
(Antonio Arrue. Egan, 1960, 1-2)
banan-banako
Lau zatitan bereiztutako lurbira guziko berrogei ta amalau jaki-prestaera dakarzki: arrontak, erdi-arrontak, bereziak eta banan-banakoak.
(Antonio Arrue. Egan, 1960, 1-2)
MERTXIKA
mixurka, mixurkie
Mertxika
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
MIAZKATU
ezpainak mizkatu
Eta apaiz onek, ardo bat progatzen zuan bakoitzean, ezpañak mizkatuaz eta zerurantz begiak jasoaz, esaten zuan: Benedicamus Domino!
(Antonio Arrue. Egan, 1969, 4-6)
MIKATZ
mikatz(a)
Erabilkera: mikazten, mikaztu, mikaztasun, mikatzik, mikatzago, mikatzegi, oso mikatza, ardoa mikaztuta, saar (sagar) mikatzak, aizea mikaztu, garratza
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
mikatz
Mingotsa, garratza. Oso sagar mikatza da hau.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
MIKE
mike, mikie
Jatekoekin berezia den pertsona. « Beti platerran bueltan zeoze laatzeu mike orrek
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
MIN
miñ-miñe
Bizia, pikantea. « Jateko au, nere gustoako miñe zion »
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
MINATA
minatak
Garbi zaitzu minatak eta egos; gorri zazu tipula puxka bat, xehaturik urinean.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
MINGOTS
mingotx
Emazu lursagar irin poxibat, nahaszazu urarekin, dorazazu frikandaua eta zerbitza saltsaren gainean. Mingotxetan nahi baduzu, asesonazatzu yusa harekin, guri edo kulant izan behar baitute.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
MINTATU
minthatu
Pasta hau egin diteke memento bat bazkariaren aintzinian, ez du behar minthatu. (Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
MIXTURA
mestura lemami
Hrzazu ahur bat mestura lemami, hurtaraz zazu hirur laurden burra barnian emaiten tuzularik hirur laurden sukre eta gatz puxka bat.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
MIZPIRA
mizpira bezain latza
Baño ardo egiazkoa ere, Euskalerri-barrunbean gertutzen da. Ta ugari ta ona gañera. Benaparroa'ko Irule-gi'koa —"mizpira bezain latza", Francis Jammes'en esakeraz izen aundikoa da.
(Antonio Arrue. Egan, 1955, 1-2)
MOKADU
mokoru
Ez da izango bear-bada "mokoru" au jatura on bat egiteko egokiena, baña, orratik, oso iguingarria ere ez dirudi beintzat...
(Antonio Arrue. Egan, 1954, 2-4)
mokau
Ahoan aldi bakoitzean sartzen duen janari puska edo kantitatea. Gure aitta zanak sagar erria mokauan bat jatezun. 2- Janari kantitate txikia; janaldi oso ariña. Mokaurik jan gabe jun da lanea.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
MOKO
moko-fin
Angers'en, Curnonsky'ren jaioterrian, kale bati moko-fiñ eta idazle ospetsua izandu zanaren izena eman diote.
(Antonio Arrue. Egan, 1957, 1-2)
mokofin
Ahofin; janari bikainen zale dena. Hemen gure mokofiña! Hau Maria Kristina bialdu berko deu.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
MOROKIL
morokil, morokille
Artiriñez egindako janaria
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
Morokil(lle). Arto-zuku egosia.
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
MOZKOR
ardotan itto
“ardotan ito”. Alkoholizatu. Laiste ittoko litzake ardotan
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
atxurre harrapau
Mozkorra harrapatu. »Ori atxurre arrapauko zuna, ardo goxo ori dana eran bazun »
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
berdindu
“berdindu”. Gosea, egarria ase; mozkortu.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
berdoztu
Bart arratsean erdi-berdoztuta etxera etorri ziñanean, ea nun pasa zenduan eguna galdegin nizun, eta erantzun zidazun: Altza'n. Eta orain jakin det, Aizarna-zabal'en pasa zenduala.
(Antonio Arrue. Egan, 1968, 1-6)
blastiau
Mozkorra harrapatu. « Sapaturo bezela tragoka asi ta blastiaute jun nitxiñan etxea »
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
mozkortzio
Asko edan oi duenari esaten zaio. “Oiñe eranin, ze mozkortzio aiz i”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
galtzak ere salduko lituzke zurrut truke
Edozer gauza (prakak eta guzti saldu) egingo luke alkohola lortzeagatik. Alkoholaren menpe erabat dagoenarengatik esaten da.
(Jose Luis Erdozia. Sakana erdialdeko bitxikeriak: esaerak eta beste. Nafarroako Gobernua, Bierrik elkartea, 2003)
jirau, jiraue
Mozkorra. “Azkenin tonto plantan kriston jiraue eman gendun etxea”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
meladie harrapau
Mozkortu. « Atzore sagardoteire jun ta meladie arrapau giñian »
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
trokel, trokela harrapau
Mozkorra. “Andramaxetan beti eundeko trokelak arrapatzeittu, eztao ortako
eskubideik”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
txilindruk harrapau
Oso gaizki osasun aldetik edo biharamunaz. “Nola ao?- txilindruk arrapaute”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
urarekin ez egon
Urekin etzan eongo (egongo) (erdi-moxkor)
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
Kanta arina
MURLO
murloa
Farzizazu murloa eta trenpa olioan, eta egos grillan.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
MUSATU
musatu
Yo zaitzu ongi zure xuringoak, eta egon diten ongi musatuak, bota zazu zure sukre hondarra.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
MUSU
musu-zulotik ere jango
Zerbait, janariren bat jateko gogo izugarria izan eta halaz ere janariari uko egiten zaionean erabiltzen da. Musu-zulotike jango, ta halare ezetz esanber, eztula nahi.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
MUTXIKIN
mutxikiñ, mutxikiñe
Sagar edo udarearen biotza. “Sagarra bukatze zunin, mutxikiñe basurea bota e!”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

