P
PADERA
padera
Biharamunian egiten duzu haxixa xingar azpiki ginharri baino gizen gehiagorekin, tipula eta biper beltxarekin, eta fritarazten paderan edo zarthainian.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
PANATU
panatu
Egos zaitzu urian, leher zaitzu, emazu esne xorta bat eta gatza, perrexila xehatua, fleur d'oranger edo zitron raspura, hirur arroltze gorringo eta kullera bat sukre; orrha zatzu ongi horiek guziak, egitzu bulletak, pana zaitzu eta frita.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
PANDERU
panderu
Behar da ongi garbitu eta garrian pasatu. Ingurazazu oihal batean eta ezar bertz edo panderu baten urarekin, ahur bat irin, gatz, pastanagre eta phorruekin.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
PARFUMATU
parfumatu
Erakitaraz zazu kafetiera bat ur banilla puxka batekin edo kanela eta fleur d'oranger. Emazu ur hori parfumatua kasola kobrezko batian furnegoan.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
PASTANAGRE
pastanagre
Ezartzen duzu ilharra egosten erregusta batendako bezala, pastanagre, phorru eta bertzekin.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
PASTEKA
pastek
Xehatzen tuzu pastekak puxka tikitan eta emaiten ur hotzian. erakitaraz zaitzu eta eman xukatzen oihal baten gainean.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
PATATA
patata/tea
Patatak, patata egosi, patata erre, patata zuku
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
Lursargar edo patatak ilarrarekin
PATTAR
pattar(rra)
Pattar gorrie, pattar txurie, urxuala, pattar zale, pattar usai
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
PEGAR
pegar
Harzaitzu gerezi onak eta onthuak, khen zoizute girtoinak eta hexurrak, emazu franboasa puxka batekin; leher zaitzu guziak elgarrekin eta eman pegar batian han uzteko lau edo bortz egun.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
PEILA
peilla(k)
Iñautaroko gozokia, aiezko turrarak.
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
PERDIGATU
erdiga(z)ixo / perdiga(z)ixue
Olio erretan tipula botatzea
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
PERRETXIKU
perretxiku(e)
Ondo-perretxiku, saltsa-perretxiku, kooso-perretxiku, gibelurdiñe, udaberriko zuzak, urri-zizak, perretxiku jan, perretxiku-leku, perretxikubitzaille, perretxiku txarrak (pozoidunak)
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
PETILATU
petillatu
Emaitzu guziak suaren gainean amandak hazkarki petillatu arte.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
PIKATXA
pikatxa/txea
Arkume odolakin arrautz-opilla.
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
PIL-PIL
pil-pil
“pil-pil”. Astiro irekitearen onomatopeia. Astiro-astiro irekin.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
PILUN
pilun
Egosaraz zaitzu bi taza esne, libera erdi bat amanda ezti xuritu eta ongi pilatuekin pilun batian.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
PIPER
pipar(rra)
Piparraundi, piparmin, pipar gorri, pipar berde, piparrautse
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
PIRU
piruka
Pika zazu pastanagria phiruka, eta tipula xeha; ezaratzu kasolan urina berotu denean.
Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864
PITAR
pitar(rra)
Pats eta guziko sagardoa.
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
PLATER
plat barnedun
Emozu estalgi bat suarekin gainean. Ardikitzen duzu plat barnedun batetarat eta emaiten yusa inguruan.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
plater attal
“plater atal”. Azala sakona ez dena; oro har, entsaladak eta gainekoa jateko erabiltzen da.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
plater sakon
“plater sakon”. Atala ez dena; plateraren hondoa azaletik urrunago duena, zopa, potajea, etab. jateko erabiltzen da.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
postreko platera
“postreko platera”. Otorduen bukaeran jaten den fruta, gazta, gozoa, etab. ateratzeko platera.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
euskaldunen platera
Erretilluba da euskaldunen platera. Ekarriko deuskuben erretillubak euko ditu gitxienez berrogei urte, ta iraungo dau beste hainbeste urtian.
(J. A. Mogel. Peru Abarka, 1802)
Eskuz ebagi, hatzakaz eta ogiz batu
PORRU
porru(e)
Porru-salda, porru-zopa, porru-kirten, porru-osto, porru-gara
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
Prantzi-porru
Gipuzkoa'ko antziñako prantzi-porruak ere, etziran noski izango bearbada Iztueta "baba-loreak" dion bezain lauda-garriak, baña, tira, aipamentxo bat bederik merezi dutela emen, derizkiogu.
(Antonio Arrue. Egan, 1955, 1-2)
POTAJE
potaje(a)
Egoskarie, lapikokoa, potaje jalea, potaje zalea
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
POXPOLO
bazkaria poxpolotan egon
Bazkaria prestatzeke eta, gainera, prestatzen hasteko dagoela adierazten du. Ba eon pixkat oaindik bazkaya poxpolotan daota.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)

