T
TALO
talo
Bada Markesa de Parabere'k sortutako orrelako prestaera bat, berak "Kapoiak Euskalerri-erara" izena ezarri ziona ta talo gañean maiara ateratzen dana.
(Antonio Arrue. Egan, 1956, 5-6)
TAXA
taxarik gabe
Behar da izan fruitua ongi kondizionatua eta taxarik gabe.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
TOKOLO
tokolo, tokolue
Betekada, enpatxua. “Familiko bazkaixetan kriston tokolue arrapatzet beti”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
TORRADA
torrara/rea
Iñautaroko gozokia. Torrara-k.
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
TORTILA
tortilla/llea
Arrautza-tortilla, perretxiko-tortilla, patata-tortilla, ta abar
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
TORXON
torxon
Pasatzen duzu irinez torxon bat eta emaiten duzu pasta barnian biharamun arte, beroki estalgi lenazko batean.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
TRABAILATU
trabailatu
Athera zaitzu sutik eta trabailla sukria amandetarik laxatu arte.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
TRANXA
xingar tranxa
Xeha zatzu hirur tipula, hirur karrota, zeleria guti bat; emaitzu horiek guziak kasola batian xingar tranxa batekin gizena eta ginarria
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
TRENPATU
trenpatu
Ezarrazu supier batean behar den ogi axala mehe pikatua eta kolore ederrekoa, ixurazu gainera bi zalhi edo kullera handi salda ogiaren trenpatzeko eta gero bethezazu supiera.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
trenpan atxiki
Pikazazu xingar azpiaren hezur handia eta ongi garbi; atxikazu trenpan hirur egunez gaziduraren khentzeko.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
TRIPA
tripontzi
Jana bakarrik ames duena. Tripazaku, tripazai, jatune, saloa.
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
tripazain elkarteak
Entzute aundikoak dira Euskalerri'ko tripazai-elkarteak.
(Antonio Arrue. Egan, 1956, 5-8)
TRIPAKI
tripaki(k)
[Tripakiak] Bei-tripakik, txerri-tripakik, ardi-tripakik.
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
tripaki
“tripaki”. Behi, txahal edo ahariaren urdaila eta sabeleko erraiak, egosita jaten direnak.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
TRIPOTX
tripotx
“tripotx”. Arkume tripakiak. Hesteak garbitu ostean, odolarekin batera egosi eta egiten den jakia. Tipula eta porruekin tortilla egin eta jan ohi dira. Tripotxan tortilla omendo jateko.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
TRONTZO
erdiko trontzo
“erdiko trontzo”. Erdiko zati mardula. Bai, horrek txuletare erdiko trontzua bakarrik nahi izateu; hezurraldeik eztu txupaure iten.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
TTANTTANA
ttanttan, ttanttana
Txarrastada. “Kafiei botaixozu patxaran ttanttana, faorez”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
TUPINA
duphina
Eltze edo duphina baten zolan tipula, xingar azpiki xehatua, karrota edo pastanagre xerrakatua; ezarazu idikia gainean eta berriz idikiari gainetik azpian duen gauza berez bertze kuxa bat.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
TURROI
turroi(a)
Eguberriaroko gozokia.
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
TXAKOLIN
txakolin/ñe
Txakolin orie, txakolin gorrie, txakolin-maatsa
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
edari motel
Gauza ezaguna da erderazko iztegiek txakoliñari buruz diotena. Ardoa ariña, mikatza ta indarrik gabea dala, diote guziak. Ta iztegiak ezezik baita idazle erdeldun geienak. Onela, Baron Ch. Davillier'ek Voyage en Espagne-en (Londres, 1873) dio, ardo gutxi egiten dala Euskalerria-n, eta izen au ere ez duala ia merezi euskaldunak txakoli deitzen dioten edari motel, mikatz eta garratzak.
(Antonio Arrue. Egan, 1955, 1-2)
Bazkaria soropilean
TXALOTA
Exalota
Egizu haxixa xingar azpiki ginharri baino gizenagoarekin, exalota, perrexila eta biper beltxa.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
TXANTON PIPERRI
Txanton Piperri
Jatunak alderdi guztietan dira, baña egingo nuke eztala iñon Euskalerrian beste ollo-jale ta Txanton Piperri.
(Domingo Agirre, Garoa, 1912)
Txanton Piperri
Amaika aldiz entzun eta irakurri degu, jan-edanerako zaletasun eragabea degula euskaldunok. Alegia, geienok, tripazai ta Txanton Piperri batzuk baizik ez gerala.
(Antonio Arrue. Egan, 1954. 2-4)
TXERMEN
txermen, txermena
Udarea. “Guk txermena esateixounai beste batzuk udarie esateixobe”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
TXIKORIA
txikori(e)
Kafe-naasgarria. Txikoribedar, txikoriatse, txikorioa.
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
TXOKOLATE
txokolate(a)
Kokolo (aur izkeran), libra-txokolate, ontza-txokolate txokolatejana
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
TXONKO
txonko(a)
Abereen izter-ezur ingurua. Txonko-ezur, txonko-salda, txonko-zopa.
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
TXURTEN
txuster, txusterra
Hainbat fruituren kertena. “Sagarra jaten asi te txurtenare jateixo orrek”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)

