X
XARBOTA
xarbota
Ezarrazu burra puxka bat plat batean perrexilarekin ontsa xehaturik, xarbota poxi bat, biper beltxa, gatza, zitroin yusa, orotarik arras guti.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
XEHETU
xehatu
Xeha zaitzu puxka ttipietan sei libera merxika eta emaitzu phertz batian.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
txeatu
Ondo txeatutako perrejill-adartxo bi.
(Antonio Arrue. Egan, 1966, 1-6)
XERRA
xerra
Haragi-puska mehe eta zabala. Xerra xamur-xamurra jan gendun. Aurrekuaren itxura duen edozein janari puska. Gazta-xerra, ogi-xerra.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
xerrada, xerradie
Haragi zarrastada. “Goiko baserrixen askotan eitte gendun amarretakue, xerradie patatakin”
Xerrara ere erabiltzen da
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
xerrakatu
Ezarrazu kasola batean xingar azpiki gizen eta ginharri urin guti batekin, tipula eta pastanagre xerrakatuak. Gorrastatu direnean, ezarrazu exalota eta utz gorrastatzerat.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
XIKIROKI
xikiroki
Pikazazu zure xikirokia puxka ttipietan eta fritaraz han barnian.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
XINGAR
xingar tranxa
Xeha zatzu hirur tipula, hirur karrota, zeleria guti bat; emaitzu horiek guziak kasola batian xingar tranxa batekin gizena eta ginarria.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
xingar azpiki
Egiten duzu haxixa xingar azpiki gizenaz eta ginharriaz; uzten duzu gorritzera arras urin gutitan.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
xingar azpiki gizena
Ezarrazu kasolan xingar azpiki gizena eta ginarria eta tipula xehaturik, perrexila buket bat eta exalota poxi bat.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
xingarreztatu
Xehazazu tipula, exalota puxka bat eta perrexila xingar azpiki ginharri baino gizenagoarekin eta aratxeki puxka bat. Xingarstazazu zure aratxekia, estekazazu eta ezar oro nahas kasolan.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
Bazterretxean
XIXTER
xixter
Ezarrazu tipula xehatua kasolan, bi exalota xixter; urina berotu denean, gorrastarat zatzu.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
XOXIXEN
xauxixen
Harzazu gibel baten erdia, zehazazu ongi; harzazu xingar azpiki ginharria, bertze hainbertze xingar gizen freskoa eta orobat xauxixen haragitik.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
XUKATU
xukatu
Behar dira ongi xukatu oihal batekin.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
XURITU
xuritu
Atxikitzen da egosten egun bat osoa; egosi ondoan bero beroa pelatzen edo xuritzen da, erditik arrailatzen da eta ezartzen kasolan egin duzun yusian.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)

