Z
ZAHARMINDU
zarmindu(e)
Zarmintzen, zarminduta, zar-miñusaie, zarmingustoa, zargarraztu, zarmi-kaztu (edariak), zarrorittu (urdai gizena)
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
ZALI
zalhi edo kullera
Ezarrazu supier batean behar den ogi axala mehe pikatua eta kolore ederrekoa, ixurazu gainera bi zalhi edo kullera handi salda ogiaren trenpatzeko eta gero bethezazu supiera.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
ZARTAGINEKO
zartaiko
Zartagian egiten den edozein jaki. Bai, baña horri zartaikua bakarrik gustatze zayo.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
ZELERIA
zeleria
Xeha zatzu hirur tipula, hirur karrota, zeleria guti bat; emaitzu horiek guziak kasola batian xingar tranxa batekin gizena eta ginarria.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
ZERBA
zerbak
Pika zazu pastanagria phiruka, eta tipula xeha; ezaratzu kasolan urina berotu denean. Gorritu direnean, ezaratzu han zerbak eta espinagriak, gatza eta biper beltxarekin.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
ZETABE
zethabe
Harzazu litre bat krema yoiten duzuna, harzazu musa ekumoar batekin, xortak eman zethabe batetara, emazu biskotxaren barnera, antholatzen duzularik paper moldetan edo burdin xurizkoetan.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
ZEZINA
zeziña(ñea)
Aragi gaztu legortua.
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
zeziña/zezeina
Konserbatzeko, gatzetan edo gatz-uretan ipiñitako haragia: ardikia, ganadu-okela, etab. Zeziña, batzuk amorrauta jateue.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
ZIZKA-MIZKA
zizka-mizka
Naparroa'ko Erribera'ko nekazari jator bat joan zan oraintsu Iruñe'ko jatetxe batera ta bazkaria eskatu zuan. Neskameak galdegin zion ea zer nai zuan jan, ta besteak erantzun zion berak aukeratzeko jakiak.
Serbitzariak zizka-mizka batzuek jarri zizkan lendabizi mai-gañen, ta nekazariak, denbora piska batean plateratxoei begira-begira egon ondoren, esan zion mirabeari:
—Llévate estas “muestricas” y trae ya la comida.
(Antonio Arrue. Egan, 1962, 4-6)
ZOPA
zopa(pea)
Erabilkera: zopatsu, zopaik bae (zoparik gabe), zopa-zopa einda (egin-da), zopaz tontortuta, oillo-zopa, arrai-zopa, aragi-zopa, baratzuri-zopa, arroz-zopa, baba-zopa (indibaba saldaz), ogi-zopak (esnetan), arto-zopak, ardo-zopa, zopa-leorra
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
ogi-zopa
Zopa guzietarik xinplena eta errexena.
(Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864)
esne-zopak
“esne-zopak”. Esnetan bustitako ogi zati txikiak. Gure attittak esne-zopak jaten zittun gosaltzen, ta bai gustoa jane.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
zopak egin
Esnetan, kafesnetan, ardotan, saldaren batean, etab. bustitako ogi-zati nahiko txikiak egitea. Kafesnia zurrutaka ean berrian zopak iteizkiyot normalian.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
zopako
“zopako”. Sopa egiteko ogia, ohikoa baino gehiago egindakoa eta, formari dagokionez erronboa baino estuagoa. Ogi-zaliai zopakua hartubertzionat, bautzi -sopa iteko.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
zopako, zopakue
Baratzuri zopa egiteko ogia. “Zopako ogixe falta zat erostie”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
zopak eta zurrut nahi izan
Zopak eta furrut nei izen. Guztia (zopak, eta gainera edan ere bai) beretzat nahi duenari esaten zaio. Edozer gai edo ondasun banatzeko asmorik gabe dabilenean norbait.
(Jose Luis Erdozia. Sakana erdialdeko bitxikeriak: esaerak eta beste. Nafarroako Gobernua, Bierrik elkartea, 2003)
Plaentziarren arrain zopa
ZORATU
zorau
Galdu (esnea). “Esnie frigorifikun oinbeste denboran zorau eintzat”
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
ZUKUTU
zukutu
Patata, garbantzua... sardeskaz zapaldu.
(Vanessa del Castillo, Bakarne Giralt, Jose Angel Romo. Azkoittiko Euskerie. Aizkibel beka, 2001)
ZURRUPATU
zurrupatu
(Edan) Erabilkera: zurrupatze, zurrupaka, zurrupatzaille, zurrupakoie, zurrupaz, zurrupalarie, salokeriz
(Martin Ugarte. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993)
zurrupada
Likidoren bat edatean edo soparen bat jatean ateratzen den zarata. Zurrupaik in gabe ez aldakizu kafesnia artzen.
(Agurtzane Azpeitia. Zestoarren erretolika. Zestoako Udala, 2003)
ZURRUT
hamalaugarrena, hamaseigarrena eskatu
Ta ez atxurle ta nekazariak bakarrik; ez, sagardotegian, "amalaugarrena" edo "amaseigarrena" eskatzen dakitenak bakarrik: urietako jaun azkar burutsuak ere bai.
(Antonio Arrue. Egan, 1964, 1-6)
Hustu ahala beteaz
Jaikitzean kontuak

