Domingo Kanboarra
"Domingo Kanboarraren kantuak" (Domingo Kanboarra, 1842)
Untziaren galtzeak ez ditu lotsatzen;
Kuraie handirekin berriz dira lotzen,
Beren sare handitan arrain arrapatzen:
Lantzu ederra zen,
Izokina nun zen
Beitzuten senditzen,
Lehen sare kolpean atxemana zen.
Atera nahi zuten izokin zaharra,
Ongi baliatu da hekien indarra;
Guziak kontent ziren, irri eta farra,
Ustez barnean zuten arrain bat ederra:
Tira, jaunak, tira,
Ez bide da txarra,
Ez eta meharra...
Gero, izokintzat... Domingo Kanboarra.
Atera zutenean orok ikusteko,
Arrain zangoduna zer zen jakiteko;
Kontseilu egin zuten bizirik uzteko,
Berriz libra zezaten umen egiteko:
Egiten ez baitik
Heldu den urteko,
Etzaiok faltako,
Merke edo kario dugu salduko.

