Ioan Tartas
"Azkarturik bere jan-edanaz" (Ioan Tartas. Ontsa hiltzeko bidea, 1666)
Profeta Elia, zuti zite ian ezazu, edan ezazu, eta ogizko opil bat eginik, hauspian errerik, eman zeron ogi opil hartarik iatera, eta ur edatera, eta erran, ian ezazu, edan ezazu, bide luze bat, eta handi bat orano igaren behar duzu. Profeta gaizoak, bere ian-edana eginik, eta azkarturik bere ian-edanaz, berrogei egunez eta gaüez ibili zen desertu hartan, eta arribatu huroski, Oreb, Ienkoaren mendi benedikatu hartara.

