Jose Mendiage
"Ameriketako letxeroak eta ostalerak" (Jose Mendiage, XIX.)
Amerika hotako esne salzaliak
Libertizionerako parerik gabiak,
Girixtinotasuna dira ikasiak;
Bataiatzen dituzte guziek esniak,
Ez dira enpatxatuko haur sortu berriak.
Erreparto egiterat goizetan badoazi,
Beren jardineratik e'inez zonbeit jauzi;
Batean hartu eta bertzeari utzi,
Tarroan ura frango eta esne guti,
Erakiturik ere ez da joanen goiti.
Omore ona dute goizetik ardura,
Nork daki zonbat aldiz trenpatuz zintzurra:
Bortaz borta oihuka «Vendo leche pura!»,
Hiruetarikan bat segurikan ura,
Ez du balio ezartzea berotzera sura.

