Zerbitzuak
Euskararen Udal Patronatuak bere laguntza eskaini nahi die merkataritza edo ostalaritzan Donostian lanean ari diren guztiei, haien establezimenduetan jendaurreko testu laburrak (errotuluak, ordutegi-txartelak, prezio-zerrendak, oharrak, esku orriak...) euskaraz jarri ahal izateko. Hain zuzen ere, horretarako sortu du zuzenketa, itzulpen eta zalantzak argitzeko zerbitzu hau.
Zerbitzua lehen aldiz erabiltzen duzutenek eskabide hau bete behar dute. Aldez aurretik komeni da zerbitzuaren ezaugarriak kontsultatzea.
Bestalde, zalantzak argitzeko atalean, lanean erabiltzekoak diren hitz, termino edo esaldi laburren kontsulta egiteko aukera eskaintzen da.


