Itzulpen zerbitzua
Itzulpen zerbitzuak dituen ezaugarriak honakoak dira:
Zer baldintza bete behar dira itzulpen zerbitzua erabiltzeko?
Egoitza soziala Donostian izan behar du eta testuaren erabilerak Donostiari begira egon behar du nagusiki.
Zer motatako testuak itzuliko dira?
Ezin bestekoa da merkataritza eta ostalaritza arloko testu hauek zabalkunde soziala izatea eta gehienez 1.000 letragune izatea. Adibidez: errotuluak, menuak, prezio zerrendak, ordutegiak, ohar laburrak...
Zein formatutan bidali behar dira testuak?
Ahal dela, zuzendu nahi den testua formatu informatiko bateragarrian aurkeztu beharko honako helbide elektronikoan: udala_euskara@donostia.org. Patronatuak ere formatu informatikoan entregatuko du.


