Zalantzak argitzeko zerbitzua
Zerbitzuaren azalpena
Donostian lanean ari diren merkatari eta ostalariek haien lanarekin lotura duten euskarazko hitz, termino edo esaldien gaineko kontsulta egin nahi badute ez dute eskabide orririk bete behar, nahikoa da kontsulta zuzenean egitea. Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara.
Hitz edo termino orokor baten inguruko kontsulta egin nahi duzunean, komeni da aurretik behean eskaintzen dugun helbidean agertzen diren hiztegi orokor eta espezializatuetan begiratzea. Horretan begiratuz gero, gehienetan, aurkituko da erantzun zuzena.

