Hemen zaude: Hasiera Zerbitzuak Zuzenketak

Euskarazko testuen zuzenketa zerbitzua

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak zuzenketa zerbitzua eskaintzen die jarduera Donostian garatzen duten merkatari eta ostalariei. Testu laburren zuzenketa  zerbitzuaren ezaugarriak honakoak dira:

Zein baldintza bete behar ditu eskatzaileak?

Merkataritza edo ostalaritza arloko eskatzaileak egoitza soziala Donostian izan behar du eta testuaren erabilera ere Donostiari begira egon behar du nagusiki.

Zein motatako testuak zuzenduko dira?.

Ezinbestekoa da testuak zabalkunde soziala izatea, eta gehienez 9.000 letragune izango ditu. Adibidez: publizitate-iragarkiak, menuak, errotuluak, prezio-zerrendak…..

Zein formatutan bidali behar dira testuak?

Ezintasun nabarmenik ezean, zuzendu nahi den testua formatu informatiko bateragarrian aurkeztu beharko honako helbide elektronikoan: udala_euskara@donostia.org. Patronatuak ere    formatu informatikoan entregatuko du.